Muinoko hotsak ostiralean abiatuko da Libe eta Jupiter Jonen zuzenekoekin

Hala Bedi irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak elkarlanean antolatuta dator aurten ere Muinoko hotsak egitasmoa. Ostiralean izango da lehenengo zita Gasteizko Libe musikariaren eta Bidasoa aldeko Jupiter Jonen zuzenekoekin.

Urriaren 20an izango dira Muineko hotsak egitarauak dakartzan hurrengo kontzertuak Anestesia eta No Regret XxC-rekin. Azaroaren 16an berriz, TARAmusika eta Lumiren txanda izango da eta amaitzeko, abenduaren 14an, Distorsion Toxica D-TOX eta Paüra izango dira.

Kontzertu guztiak Gasteizko Gaztetxean izango dira, eta sarrerak, aldez aurretik, Hala Bedi Tabernan.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude