(argazkia: Taupaka)

Nizuri Tazuneri talde donostiarrak ‘Anubis’ diskoa kaleratu du

Gure artean jada ez daudenei omenaldi xume bat egiteko asmoz sortu dute lan berria. Ganbara estudioan grabatu zituzten diskoak biltzen dituen zortzi kantuak iaz.

Urtebete igaro da Nizuri Tazuneri taldea Ganbara estudioan sartu eta Anubis diskoak biltzen dituen zortzi abestiak grabatzen hasi zenetik. Bikote donostiarrak gaur eman du argitara lan berria, eta azaldu duenez, “gure artean jada ez daudenentzako omenaldi xumea da” diskoa.

Nizuri Tazuneri Donostiako Norzzone eta Fani rap abeslarien eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen proiektua da.

Taldeari izena ematen dioten hitzak, “nik zuri eta zuk neri”, hitz joko estrategiko bat direla diote. Bikoaren arabera, euskarazko raparen gainean beti kontu bera entzuten da “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta emateko asmoz, taldea “el nuestro suena a japonés” esaten hasi zen, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa eginez.

Hala, orain dela zazpi urte, Japanesence izeneko lehenengo maketa aurkeztu zuen Nizuri Tazunerik. 2017an, berriz, taldeak bere lehen lan fisikoa argitaratu zuen, Musika ala hil izenpean (Taupaka Elkartea). Bertan, Norzzone eta Faniren mezu ozenak entzuteaz gain, bikoak japoniera eta euskararen arteko hitz jokoak egiten jarraitu zuen, esamoldeen bitartez. 2018 urtearen bukaera taldeak Zazpi izeneko lana argitaratu zuen “zahar eta berri” kontzeptuen artean zubi bat eraikiz, trantsizio hori gainditzeko asmoz, zazpi bekatu kapitalak eta bere zazpi kontrakoak bildu zituzten.

Zabaldu: