‘Ospakizun gauean’, Benito Lertxundiren azken diskoa kalean da

Sei urteren ostean dator Ospakizun gauean izeneko disko berria, Orioko bardoaren hamaseigarrena.

Hamar abestik osatzen dute bilduma eta sena azaleratu dadin, Benito Lertxundik desikasi beharrari eta menderatutako herri baten espiritu askatzaileari dei egiten dio kantuetan. Piezetako batzuk bere hausnarketetan oinarrituta daude, beste batzuk aldiz, Fernando Pessoa poeta portugesaren eta Jorge Bucay idazle argentinarraren poemetan oinarrituta.

Disko berria grabatzeko uda osoa eman du Lertxundik estudioan eta lana orain kaleratu duen arren, bere betiko ohiturei jarraituta, kantu berriak aurretik eskaini duen kontzertuetan entzun ahal izan ditugu.

Zabaldu: