martxoaren 11n Euskal Ipuinak izango dira Eleka konpainiaren eskutik

Ostegunean abiatuko da ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren XX. edizioa

Emanaldi guztiak martxoko ostegun arratsaldeetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian. “Lau proposamen izango dira eta hauetan “musikaz, narrazioaz eta zinemaz gozatu ahal izango da”.

Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko hartu-emanak eta kultura eragileekiko esperientzia artistikoak ezinbestekoak dira hedapen horretarako”, adierazi du Euskal Kultur Erakundeak, bera da hain zuzen ere, Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean, jardunaldi hauek urtero antolatzen dituena.

Erakundeek aurreratu dutenez, emanaldi guztiak martxoko ostegun arratsaldeetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian, “lau proposamen izango dira eta hauetan “musikaz, narrazioaz eta zinemaz gozatu ahal izango da”, azaldu dute.

Lehenengo egunean, martxoak 4, Kattalin Indaburu, Maider Cigarroa eta Philippe Albor hirukotearen kontzertua izango da, hilaren 11n, berriz, Hala izan ala ez izan ikuskizuna ikusteko aukera egongo da Eleka konpainiaren eskutik, hilaren 18an, Eleketa programaren aurkezpena eta Libertatea film laburraren proiekzioa izango dira, eta, aurtengo egitarauarekin amaitzeko, martxoaren 25an, Lauburu taldeak kontzertua eskainiko du.

Emanaldi guztiak sarean jarraitu ahal izango dira zuzenean hemen klikatuz. Koldo Mitxelenara joan nahi duenak, berriz, aurretik izena eman beharko du 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era) telefonora deituta edo programazioa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.

Egitarau osoa ikusteko, hemen.

Zabaldu: