Pasadena taldeak izen bereko diskoa kaleratu du

Pasadena taldeak azaroan kaleratutako diskoa zuzenean aurkeztuko du otsailetik aurrera

Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren musikariek lehenengo bi datak ezagutzera eman dituzte jada: otsailaren 5ean Ondarroako Portuko Ranpin eta otsailaren 11n Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Azaroan argitaratu zuten lehen diskoa, eta orain zuzenean aurkezteko garaia iritsi zaie. Horretarako, diskoa grabatzerako orduan ere parte hartu zuten Dani Arrizabalaga (bateria) eta Danilo Foronda (gitarra) izango dituzte alboan, eta baita Aitor Garcia de Bikuña (teklatuak) eta Ander Sevilla (baxua) ere. Diskoan entzun daitezkeen geruza, harmonia eta xehetasunak mantentzea eta horri zuzenekoaren intentsitatea gehitzea izango dute helburu.

Lehenengo bi datak ezagutzera eman dituzte jada: otsailaren 5ean Ondarroako Portuko Ranpin eta otsailaren 11n Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude jada, hemen.

Pasadena diskoa

Kantuak osatzerako orduan, Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek urteak daramatzate elkarri laguntzen, baina pasa den urtera arte, ez ziren hastapenetik biona izango zen disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu zituzten orduan, eta Danilo Forondak osatu zituen gitarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalagak, berriz, bateriarenak. Emaitza azaroan kaleratu zuten zortzi kantuz osatutako diskoa izan da.

Zabaldu: