(argazkia: Vital Fundazioa)

Patricia Lopez Arnaiz aktoreak irabazi du Euskal Zinemaren 37. Asteko ‘Gutako bat’ saria

Ane filmean egindako lanagatik emakumezko aktore onenaren Forque saria irabazi du, Goya eta Feroz sarietarako, berriz, izendapenak jaso ditu kategoria berean. 

Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarrak irabazi du Arabako zinemako profesional garrantzitsu bat aintzatesten duen Gutako bat saria, Euskal Zinemaren Astean. Bere ibilbide zinematografikoagatik lortu du aitortza aktoreak.

Lopez Arnaizek protagonistaren papera egiten du Ane filmean. Pertsonaia Lide da, bananduta dagoen ama, eta abiadura handiko trenaren obretan segurtasun zaindari lanetan ari dena, bizitzan aurrera egiten saiatuko da protagonista. Aldi berean, uste baino gutxiago ezagutzen duen alaba nerabeaz arduratu beharko da.

David P. Sañudoren zuzendaritzapean lan egin du oraingoan aktore arabarrak, Mikel Losada, Jone Laspiur, Aia Kruse, Nagore Aranburu, Gorka Aginagalde eta Fernando Albizu aktoreekin batera. Lan horri esker, Forque saria lortu du eta baita Goya eta Feroz sarietarako izendapenak jaso ere, aktore nagusiaren kategorian.

Lopez de Arnaizek antzerkian eman zituen bere lehenengo urratsak, Gasteizko Ortzai antzerki eskolan. Bere prestakuntza osatzeko, interpretazio, dantza eta sorkuntza eszenikoko tailerrak eta eskoletan ere parte hartu du. 2009an, berriz, zinemara egin zuen jauzia eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean filmean parte hartu zuen. Orduz geroztik, eta formazioa alde batera utzi gabe, antzerkia hainbat filmetan egin duen paper txikiekin tartekatu du, hala nola Que vida mas triste, La herida, edota Un otoño sin Berlin. Lasa eta Zabala edota El guardian invisible filmetan ere parte hartu du aktore gasteiztarrak.

Zabaldu: