Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu

Tolosako taldeak abenduan kaleratuko du Ezusteko Kantak izeneko diskoa eta gaur estreinatu dutena lan berri horren aurrerapen kanta da. Sentimenduen eta memoriaren prekarizazioaz mintzo den abestia da. “Glovo-ko banatzaileek Donostiako kaleak bete eta jendea etxean ezkutuan zegoen igande gau bateko irudi batetik abiatutako kanta”, azaldu dute taldekideek eta Donostiaren eraldaketari erreparatzen dion abestia dela diote.

Postal Kolekzionistak taldearen disko berriaren aurrerapen kanta da estreinatu berri duten Plastikozko hiri bat izenekoa, Mugan taldeko Pablo Zurutuzaren kolaborazioarekin. Taldekideek azaldu dutenez, kanta berria “sentimenduen eta memoriaren prekarizazioaz” mintzo da. “Glovo-ko banatzaileek Donostiako kaleak bete eta jendea etxean ezkutuan zegoen igande gau bateko irudi batetik abiatutako kanta”, diote.

Donostiako hiriaren eraldaketari erreparatzen dion abestia dela ere nabarmendu dute, baina eraldaketa eta ahanzturaren jolas horretan, norberari eta gizartea berari ere kantatzen diona.

Abenduan kaleratuko dute Ezusteko Kantak lan berria, eta bertan “ezusteko gertakari edo momentuek” sortzen dituzten abestiak bildu ditu talde tolosarrak.

Plastikozko hiri bat ostegun honetan, azaroak 16, egongo da entzungai plataforma digital guztietan; baina hori baino lehen, taldeko kide diren Iñigo Asensiok, Iñaki Gereñuk eta Imanol G. Gurrutxagak zuzendutako bideokliparekin estreinatu da Youtube.

 

Zabaldu: