Edizio honetako proposamenek dantza, eskultura, zinema, ikus-entzunezkoak edo hitza site specifics, performanceak, instalazioak, espazio publikoko esku-hartzeak edo arkitektura iragankorrak zeharkatzen dituzte.
Alondegia zentroak Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko du gaur, Bilbon.
Topaketa hauek arte-forma berrien eta sorkuntza garaikidearen erreferente gisa sendotzen ari direla diote antolatzaileek, eta, horretarako, hainbat artistek hartuko dute parte: Ayşe Erkmen (Istanbul), egileari buruzko autoerretratuaren forma hartzen duen site especific berezi batekin; Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum (Markina-Xemein / Delf), denboraren kapsula itxurako ekintza artistiko batekin, egungo une historiko eta ekologikoaren lekukoa bezala; Fermin Jimenez Landa (Iruñea), izozki itxurako landareak, usaina eta zaporea berreskuratzeko proiektuarekin; Gilles Jobin (Geneva), denbora errealeko urrutiko performance digital batekin. Genevan egingo da eta denbora errealean transmitituko da Alondegiako Auditorioan; Ainhoa Lekerika (Lezama), aretoko hormak karmin gorriz marrazten dituen lan batekin; Laida Lertxundi (Bilbo), Alondegiaren Artista Elkartu gisa garatutako 8 Topaketa proiektu zinematografiko eta kolaboratiboarekin; Teatro Ojo (Mexiko Hiria), call center formako proposamen eszeniko batekin; orangcosong (Kochi / Osaka), idazketa eta marrazkiaren bidezko tailer/performance elkarrizketa batekin; Susana Velasco (Madril), arkitekturak gorputzen eta paisaiaren artean bitartekari lanak egiteko duen gaitasuna erakusten duen instalazio batekin; eta Ramon Williams (La Habana), museo batean obrak muntatzeko eta desmuntatzeko dagoen trantzea erakusten duen argazki-serie batekin.
Denen proposamenek dantza, eskultura, zinema, ikus-entzunezkoak edo hitza site specifics, performanceak, instalazioak, espazio publikoko esku-hartzeak edo arkitektura iragankorrak zeharkatzen dituzte, hausnartzeko eta errealitatea beste modu batean bistaratzeko proposamenak planteatzen dituztenak: prozesu, praktika eta esperientzia gisa.
Proiektu artistiko berriak dira, Alondegiako espaziorako eta bere testuingururako berariaz sortuak edo zentroaren eta hiriaren testuinguru arkitektonikoa eta soziala eraldatzea planteatzen dutenak. Horietako batzuk Zinemalditik haratago zabalduko dira eta udan zehar bisitatu ahal izango dira.
Bienala gaur arratsaldean abiatuko da erakusketa osatzen duten proiektuekin egingo den ibilbidearekin. Ibilbidea gaur 18:00etan hasiko da. 19:30ean Ainhoa Lekerikak eta Maider Lopezek antolatutako lehenengo taldean parte hartuko dute, artisten eta komisarioen arteko elkarrizketak, alegia.
Aste osoan zehar, praktika artistiko berrien, erakusketen, dantza eta performance ikuskizunen eta zentroa hiriko beste leku batzuekin lotzen duten ibilbideen topaketa profesionalak egingo dira.
Horrez gain, haien sortze-prozesuak partekatuko dituzten artisten arteko topaketak egingo dira egunero.