Selva Almada (argazkia: Donostia Kultura)

Selva Almada idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da

Okendo Kultura Etxean egingo da Topaketa, irailaren 19an, 19:00etan.

Selva Almada izango da aurtengo bigarren Literaktum Topaketaren protagonista. Jarduera Okendo Kultur Etxean izango da irailaren 19an, 19:00etan. Urte osoan zehar nazioartean ezagunak izan edo euren literatura ibilbideari saria irabazi duten sortzaileen bisitak jasotzeko aukera ematen dute Topaketa hauek, azaroen izaten den Literaktum Jaialdiaren babesean.
Selva Almada Argentinako Entre Rios herrian jaio zen 1973an. Idazlea da eta  No es un río (2020), Ladrilleros (2013) eta El viento que arrasa (2012) nobelak idatzi ditu, besteak beste. 2017an  argitaratu zuen El mono en el remolino. Notas del rodaje de Zama de Lucrecia Martel  ingelesera, alemanera eta turkierara itzulita. Gainerako lanak ere, frantsesera, ingelesera, holandarrera, portugesera, italierara, suedierara, indonesierara eta norvegierara  itzuli dira.

Jesus Lopez (2021) filmaren gidoilaria ere bada Almada, Maximiliano Schonfeld zuzendariarekin batera. Filmak Donostiako Zinemaldian izan zuen mundu mailako estreinaldia (2021) eta Abrazo saria, Miarritzeko Zinemaldian film onenaren saria (2021), Mar del Platako Zinema Jaialdian Latinoamerikako film onenaren saria (2021), eta  Entre Rioseko Zinemaldian ikusleen eta film onenaren saria (2021) irabazi zituen. Alejandro Millan Pastori zuzendariaren Lai (2017) dokumentalean ere parte hartu zuen. Selva Almada Latinoamerikako egungo literaturan etorkizun oparoko sortzailea da. Topaketako solaskidea, Olga Grande (Errenteria, 1975), kazetaria izango da.

Literaktum Topaketa honetarako sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Zabaldu: