[BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa paratu dute Donostian

XV. mendetik XVIII. mendera 250.000 emakume hil zituzten krudelkeriaz, sorginkeria leporatuta. EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak hilketa horiei buruz hausnartzen duen erakusketa bat aurkeztu du Donostiako Okendo Kultur Etxean.

44 emakume artistaren obrak biltzen ditu Sorginak! izeneko erakusketak. Arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen hainbat diziplina erabili dituzte beren obren bitartez. Milaka emakume jazarri, torturatu eta hil izana salatzeko eta horri buruz hausnartzeko baliatu nahi dute erakusketa. “Emakumeek ez zituzten sistema kapitalista eta patriarkalaren aginduak jarraitu nahi izan, eta bizirauteko modua –sendalariak eta emaginak ziren– defendatzeko borrokatu ziren”. Istorio horrek bere horretan dirau, gaur egun ere sistematikoki jazarriak baitira emakumeak eta haien bizi-hautuak.

EmPoderArteren elkarteak 2014az geroztik egiten dituen erakusketetan artearen munduan diharduten emakumeak ezagutarazten ditu, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna erreklamatzen du eta indarkeria matxista salatzen du.

Parte hartu duten EmPoderArteko artistak:

Amalfy Fuenmayor, Ana María Vacas, Asunción Bau, Caroline Krabbe, Cristina Gutierrez Meurs, Dana Bonino, Ela Rabasco, Elisabet Roldán Rojo, Erica Landfors, Estefanía Ocampos, Esther Galarza, Eva Riol, Gabriela Estrada de Isolbi, Helena Revuelta, Karolina Kinnander, Leire Kareaga, Luz Velasco, María García del Salto, María Jesús Aragoneses, Marián M. Cañizares, Mariví Ibarrola, Marta Girón, Marta Lage de la Rosa, Miren Atxaga, Mónika Rühle, Montse Rodríguez Herrero, Nuria Vicente, Patricia Fridman, Paz Barreiro, Pepa Santamaría, Prado Toro, Rosa Gallego del Peso, Rosa Virgili Abelló, Sandra Parra Cárdenas, Sara Beiztegi, Silvia Martínez Cano, Susana García Ungo, Susana Ribuffo eta Viriviana Duncan.

Artista gonbidatuak: Andrea Abalia, Barbara Stammel, Itziar Insausti, Martina Dasnoy, Nisa Goiburu eta Txaro Arrazola.

Sorginak! Erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai apirilaren 17ra arte. Astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) eta larunbatetan  (10:00-14:00 / 16:30-20:00)

Zabaldu: