argazkia: Baga Biga diskoetxea)

‘Sorotan Bele Gogoan’ ikuskizunak jarraipena izango du

Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarra-jotzaileak osatzen duten egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste bi kide ohi batu zaizkie, Ritxi Salaberria baxu-jotzailea eta Aitor Etxaniz bateria-jotzailea.

Sorotan Bele Gogoan proiektuko lan taldeak ikuskizunarekin aurrera egitea erabaki du, eta emanaldi gehiago iragarri ditu aurtengo uda eta udazkenerako. Gainera, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarra-jotzaileak osatzen duten egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste bi kide ohi batu zaizkie, Ritxi Salaberria baxu-jotzailea eta Aitor Etxaniz bateria-jotzailea.

Talde mitikoaren abestiek jarraitzen dute arrakasta izaten, eta Xabier Zabala musikari eta moldatzaileak sortutako Sorotan Bele Gogoan proiektuak, musika bandentzat pentsatutako moldaketekin, harrera ezin hobea izan du publikoaren, udalen eta, oro har, antolatzaileen aldetik. “Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak, beraz, zutik jarraituko du proiektuarekiko interesa dagoen bitartean eta talde mitikoaren kantuak berriro entzun nahi dituztenentzat”, adierazi dute.

Baga Biga diskoetxeak 2020ko urtarrilean iragarri zuen ikuskizuna, talde gipuzkoarraren 30.urteurrenarekin bat eginez. Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak taldearen kantu ezagunenak biltzen ditu, eta pieza haiek utzitako ondarea transmititzea du helburu.

Taldea 1992an ekin zion bere ibilbideari Hondarribian eta arrakasta handia lortu zuen garai hartan. Zazpikoteak hiru disko kaleratu zituen: Sorotan Bele (1992), Mundu Hegian (1994) eta Jonen kezkak (1996an). Horretaz gain, zuzeneko bideo bat ere plazaratu zuten. Taldeak 1996ko azaroaren 30ean eskaini zuen bere azken kontzertua Irunen.

Zabaldu: