Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohi Gorka Sarriegirekin eta Urbil Artolarekin batera, kanturik gogoangarrienak joko dituzte.
30 urte beteko dira Sorotan Bele taldea sortu zenetik, eta ospatzeko Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizuna prestatu du Baga Biga diskoetxeak, 2020rako, haien kantu ezagunenekin.
Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohiekin batera (Gorka Sarriegi eta Urbil Artola) zazpikotearen kanturik gogoangarrienak joko dituzte herriz herri. Lanak errazteko, Xabier Zabala zuzendariak idatzi ditu herrietako musika bandentzako egokitutako abestien partiturak.
Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren helburu nagusia kantu haiek utzitako ondarea transmititzea da, Herriko Musika bandekin batera eta denak elkarrekin abesten ikustea.
Beraz, Baga Bigakoek Euskal Herriko Musika Bandei, herrian bertan Sorotan Bele taldearekin batera jotzeko proposamena luzatu nahi izan diete, taldearen kantuak elkarrekin joz. “Aurten, hiru hamarkada beteko dira Sorotan Bele taldea entseguekin hasi zenetik, eta aukera ezin hobea dela uste dugu taldearen kantuetaz berriro gozatzeko”, adierazi dute.
Sorotan Bele taldea 1992an ekin zion bere ibilbideari Hondarribian, arrakasta handia lortuz. Zazpikoteak hiru disko kaleratu zituen: Sorotan Bele (1992), Mundu Hegian (1994) eta Jonen kezkak (1996an). Horretaz gain, zuzeneko bideo bat ere plazaratu zuten. Taldeak 1996ko azaroaren 30ean eskaini zuen bere azken kontzertua Irunen.