Tafallako ikastolak ‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen

Lan gehienak korronte abstraktuan kokatzen dira, baina figuratiboa, espresionista, geometrikoa, hiperrealista, sinbolista, informalista eta abar ere agertzen dira, azken joeretan arreta berezia jarriz.

Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian egongo da ikusgai apirilaren 24ra arte. Bertan, laurogeita sei artistaren lanak egongo dira ikusgai eta Javier Esquiroz artista tafallarrari omenaldi hunkigarria egingo zaio.

Antolatzaileek argitu dutenez “ikusgai dauden lanak egungo panoramaren testuinguruan kokatzen dira. Hartutako erronka komunikazio-aldiberekotasuna bilatzea da, non obren arteko magia sortzen baitan eta bizi dugun unea azaltzen uzten baitigun.”.

Artisten parte-hartze eskuzabalari esker, Iruñeko Kondestablearen Jauregiko eta Tafallako Kultur Guneko aretoetan erakusketa dinamikoa egingo da, mugimenduan, eskulturekin, zizelkatze-pinturekin, pinturekin, marrazkiekin, instalazioekin, grabatuekin, bideoarekin, argazkiekin, inpresio digitalekin eta teknika mistoekin. Lan gehienak korronte abstraktuan kokatzen dira, baina figuratiboa, espresionista, geometrikoa, hiperrealista, sinbolista, informalista eta abar ere agertzen dira, azken joeretan arreta berezia jarriz.

Edizio honetan mugimenduari buruz hitz egin da, kulturaren bidez gizartea hausnartzera eta hobetzera bideratuta. “Kulturak pertsona gisa hobetzen gaitu, ezinbestekoa da gizartearentzat. Aurreranzko mugimendua proiektatzen du, zeinek, ekintzara pasatzeko gure gogoak irekitzen baitituen”, adierazi du antolakuntzak.

Nafarroako Ikastolen Elkartearentzat “ohore handia da” erakusketa hau 2022ko Nafarroa Oinezi lotutako jarduera garrantzitsuenen artean aurkeztea, “gure herriko errealitate artistikora hurbiltzeko bitarteko gisa”. Kultur hausnarketaren mugarri izan nahi duen erakusketa, gaur egungo artea distantziaz eta lasaitasunez begiratzera bideratua.

Zabaldu: