(argazkia: Bertsozale)

Taldekako Xilaba txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen

Banakako txapelketako zurruntasunetik at, taldekako Xilaba jostaria izango dela iragarri dute. Bertsoa ardatz izanik ateak irekiko dizkio beste arte diziplinei, hala nola musikari edo antzerkiari. Bederatzi saio izango dira lehen ligaxkan: Ozaze, Urruña, Sara, Amenduze-Eihera, Hendaia, Baionan bi aldiz, Hazparne eta Alduden. Lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin. Bigarrena Azkainen azaroaren 4an. Final handia, berriz, Aiherran egingo dute azaroaren 18an egingo den bertso bazkariaren ondoren.

Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Xilaba bertso txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen, halaxe iragarri dute antolatzaileek gaur egin duten prentsaurrekoan. 2018an eta 2019an egin zuten bezala, aurtengoan ere taldekakoa izango da txapelketa. Antolatzaileek zehaztu dutenez, orotara bederatzi talde izango dira lehian eta 38 partehartzaileetatik hamasei emakumeak izango direla nabarmendu nahi izan dute.

Banakako txapelketako zurruntasunetik at, “taldekako Xilaba jostaria” izango dela azpimarratu dute. “Bertsoa ardatz izanik ateak irekiko dizkio beste arte diziplinei, hala nola musikari edo antzerkiari. Bederatzi saio izango dira lehen ligaxkan: Ozaze, Urruña, Sara, Amenduze-Eihera, Hendaia, Baionan bi aldiz, Hazparne eta Alduden”.

Txapelketako lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin. Bigarrena Azkainen azaroaren 4an. Final handia, berriz, Aiherran egingo dute azaroaren 18an egingo den bertso bazkariaren ondoren.

Zabaldu: