Tanttaka Teatroaren ´Izoztutako Haizea bezala´ antzezlanaren aurrestreinaldia Urnietan

Gaur taularatuko dute lehenengoz ´Izoztutako Haizea bezala´ antzerki obra Urnietako Sarobe Arte Eszenekoen gunean, arratsaldeko 19:00etan.

Obra honekin, abusuari buruzko trilogiari amaiera eman nahi dio Tanttaka Teatroak; aurretik Muxua eta Giltzadun Etxea ikuskizunak taularatu ditu konpainiak gai bera ardatz hartuta.

Fernando Bernuesen gidaritzapean, Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarri aktoreak ikusiko ditugu oholtza gainean.

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

Zabaldu: