Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia aurkeztu du

Deialdi hau Antzerki Bisuala, Txotxongilo edota Objektuen arloan lan egiten duten konpainia eta kolektibo gazteei, profesionalei edo profesionalizazioan txertatzeko bidean daudenei zuzenduta dago. Parte hartu nahi duenak azaroaren 30era arte izango du izena emateko aukera.

Aurten Topic Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia zabaldu du. Deialdi hau azken urteetan izandako esperientziaren ondorioz sortu da, Txotxongilo eta Objektuen Antzerkiaren sektorea osatzen duten konpainiekin batera egindako hausnarketei esker.

Egitasmo honen bidez, konpainia bat aukeratuko da urtero, Tolosako Txotxongilo Zentroan sormen-egonaldia egiteko. Hala, Aukeratutako konpainiak ikerketa epizentroan kokatuko duen laguntza eta egonaldi programarako sarbidea izango du, beti azken emaitza bat bilatu beharrik izan gabe.

Deialdi hau Antzerki Bisuala, Txotxongilo edota Objektuen arloan lan egiten duten konpainia eta kolektibo gazteei, profesionalei edo profesionalizazioan txertatzeko bidean daudenei zuzenduta dago. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Topic-en, sormen eta ikerketa-prozesuak hausnarketarako, saiakuntzarako eta errorerako espazio gisa ulertzen ditugu; hazteko eta proiektu gisa, nortasun propioa eta indartsu bat sortzeko. Deialdi hau, beraz, konpainia egoiliar gisa hautatutakoak datorren urtean zehar egingo duen ibilbidean emango diogun laguntzan bihurtuko da”.

Parte hartu nahi duenak azaroaren 30era arte izango du izena emateko aukera inprimaki honen bidez.

Zabaldu:

Utzi erantzuna