Iñaki Viñasprek jantzi zuen 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela

Urriaren 23an abiatuko dira Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

Lau kanporaketa jokatuko dira, Legution, Dulantzin, Zigoitian eta Kanpezun. 12 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako.

Arabako Bertsozale elkarteak ezagutzera eman duenez, 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 27k izena eman dute eta urrian jokatuko diren kanporaketetan 12 bertsolari sailkatuko dira, 2019ko txapelketako finalistak, berriz, zuzenean sailkatuta daude.

2019ko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira kanporaketetako saioak. Iazko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan.

Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da datorren urteko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2019ko txapelketako 6 finalistek izena eman dute 2021eko txapelketan parte hartzeko, beraz, 12 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan.

4 kanporaketak 4 egunetan banatuta, Legutio, Dulantzi, Zigoitia eta Kanpezun jokatuko dira.

1.kanporaketa, Legutio, urriak 23, ostirala, 20:00etan, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta, Jon Ruiz de Pinedo, Ander Aranburu, Xabi Lasa eta Eli Zaldua. Gai-jartzailea: Lierni Altuna

2.kanporaketa, Dulantzi, urriak 24, larunbata, 18:30ean,  Beñat Garaio, Unai Anda, Unai Bengoetxea, Oier Arbina, Mikel Martin eta Oihane Perea. Gai-jartzailea: Eli Plazaola.

3.kanporaketa, Zigoitia, urriak 25, igandea, 18:30ean, Andere Arriolabengoa, Manu Bendala, Martin Abarrategi, Unai Gomez, Unai Mendibil eta Peru Abarrategi. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.

4.kanporaketa, Kanpezu, urriak 31, larunbata, 18:30ean,Rikardo Gonzalez de Durana, Irati Anda, Xabi Antia, Danel Herrarte, Aitor Najera eta Aroa Arrizubieta. Gai-jartzailea: Arantxa Sobrino

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Saioak doan izango dira baina edukiera kontrolatu ahal izateko, gaurtik aurrera izena eman beharko da.

Zabaldu: