(argazkia: (H)ilbeltza)

Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, Miranderi buruzko dokumentala, susmagarrien gaua, Itzuli beltza edota izu-gar-irrizko bertso trama izango dira.

2024ko urtarrilaren 22tik 28ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, Josu Martinez zinemagileak, Beñat Irastorza eta Ernesto Prat idazleek eta Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsolariek, besteak beste.

Ekitaldiak bailarako sei herritan izango dira: Arizkun, Aniz, Elizondo, Irurita, Erratzu eta Berroeta.

2015ean jarri zuten martxan (H)ilbeltza, Nafarroako Baztan bailaran Idazleekin solasean irakurle taldetik sortutako ekimena. Antolatzailearen arabera, “talde horretako partaide batzuek euskal literaturarekin lotua zegoen beste ekitaldiren bat antolatzeko asmoa agertu genuen. 2014. urtean, taldea elkartzen hasi zen eta genero beltzak beraiengan interesa sortzen zuela ikusita, handik eta urtebetera Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzea erabaki zuten. “Ilbeltzeko aste batean egitea erabaki genuen, hilabetearen izenak ematen duen jokoagatik: hil+ilbeltza (urtarrila baztanen) = (H)ilbeltza”.

Egitaraua

22, astelehena: 

19:30ean, Idazleekin solasean, VI.(H)ilbeltza bekaren irabazlea: Beñat Irastorza Ugalde Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia, Arizkungo Medikuaren etxean.

24, asteazkena:

19:00etan, Klasikoa: Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara Miren Agur Meaberen solasaldia, Anizko Mendiarte elkartean.

25, ortzeguna:

19:00etan, Jon Alonsoren Carvalho Euskadin  liburuaren inguruan solasaldia. Elkarrizketatzailea Irati Jimenez izango da, Berroetako Gure ametsa elkartean.

26, ortziralea: 

19:30ean, Mirande, film baterako zirriborroa dokumentala Josu Martinez zuzendariarekin, Iruritako Gizarte Bilgunean.

27, larunbata:

Mahai-ingurua: Sorgin-ehiza Euskal Herrian. Amaia Nausia Pimoulier, AsisKo eta Juainas Paul Arzak hizlari. Moderatzailea Ane Eslava.

11:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

14:00etan, bazkaria Erratzuko Elkartean. (txartelak eskatu ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean).

17:00etan, liburu aurkezpenak: Ernesto Praten Mendeku eskubidea, Mikel Begoñaren Hiru etxe Santa Monikan, eta Xabier Lasa: Ura ez baita beti gardena.

18:30ean, Eblatz, Susmagarrien gaua Erratzun barna.

28, igandea:

 10:30ean, Erraiak etsai itzuli beltza Beartzunen, Elizondoko plazan.

19:00etan, Izu-gar-irrizko bertso saioa: Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da. Bertsolariak, berriz, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza izango dira Arizkunenea kultur etxean, Elizondon.

Zabaldu: