(argazkia: (H)ilbeltza)

Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai inguruak, solasaldiak eta errezitaldiak izango dira, besteak beste.

Urtarrilaren 23tik 29ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen bederatzigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, besteak beste, Eneko Barberena, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde, Amaia Apalauza, Jon Alonso, Mikel Alvarez, Gaizka Ugalde eta Ruper Ordorika idazle eta musikariek.

Ekitaldiak bailarako bost herritan izango dira: Arizkun, Aniz, Elizondo, Irurita eta Erratzu.

2015ean jarri zuten martxan (H)ilbeltza, Nafarroako Baztan bailaran Idazleekin solasean irakurle taldetik sortutako ekimena. Antolatzailearen arabera, “talde horretako partaide batzuek euskal literaturarekin lotua zegoen beste ekitaldiren bat antolatzeko asmoa agertu genuen. 2014. urtean, taldea elkartzen hasi zen eta genero beltzak beraiengan interesa sortzen zuela ikusita, handik eta urtebetera Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatzea erabaki zuten. “Ilbeltzeko aste batean egitea erabaki genuen, hilebetearen izenak ematen duen jokoagatik: hil+ilbeltza (urtarrila baztanen) = (H)ilbeltza”.

Egitaraua

23, astelehena:

Idazleekin solasean, V. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Eneko Barberenaren  Suak erreko ez balu nobela beltza solasgai.

19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.

25, asteazkena:

Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea, Joseba Sarrionandiaren solasaldia

19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.

27, ortziralea:

Zinema. Kareletik filmaren emanaldia (Anjel Lertxundi,1987). 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.

28, larunbata:

11:00etan mahai-ingurua: Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, Garazi Arrula eta Garazi Ugalde. Moderatzailea: Amaia Apalauza.

Arizkunenea kultur etxean, Elizondo.

14:00etan Bazkaria Erratzuko elkartean (txartelak eskatu ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean)

 Bazkal ondotik, liburu aurkezpenak:

– Jon Alonso Amaiur bat urtero (Amaiurko Gaztelu Elkartea+(H)ilbeltza).

– Mikel Alvarez Euskalia (Elkar).

– Gaizka Ugalde Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzultzailea (Erein).

Iluntzean, Susmagarrien gaua. Baz Town, Erratzun barna.

29, igandea:

11:00etan Itzuli beltza. Gorputz gorrituen solasa. 11:00etan Oronozko aparkalekuan.

19:00etan Ruper Ordorika: zuri beltzeanArizkunenea kultur etxean, Elizondo.

Zabaldu: