(argazkia: Urduñako Udala)

Uztailaren 2an abiatuko da NeskArtFest, emakumeen arte eszenikoen jaialdi berria, Urduñan

Jaialdiak emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusaraztea du helburu.

Neskartfest, Arte Eszenikoen Euskal Herriko Emakumeen Jaialdia, emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin sortu da, Kuluxka konpainiaren eskutik eta Urduñako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 2an eta 3an hainbat genero eta estilo eszenikoko proposamenak eskainiko dira bertan, beti ere emakumeen gidoi edo zuzendaritzarekin.

Berdintasuna eszenan: gogoetak Euskadiko arte eszenikoetan genero-berdintasuna lortzeko foruarekin hasiko da jaialdia, uztailaren 2an, 19:30etik 20:30ak arte Alondegian. Horren ostean, Cristona Calvok Lo que me sale de la concha antzezlana eskainiko du, Andra Mari Plazan, 21:00etatik 21:45ak arte.

Uztailaren 3an, 10:30ean hasiko da jardunaldia. Cristina Arias aktoreak haurrentzako tailerrak eskainiko ditu Andra Mari Plazan 10:30etik 12:30ak arte. Jarraian, Tepsis Teatro konpainiaren Despierta! Retablos de la vergüenza lanaz gozatzeko aukera izango dute urduñarrek zezen plazan, 13:00etatik 14:00etara bitartean.

Arratsaldeko egitarauari dagokionez, Los caminos de la vida antzeztuko du Colectivo Artea taldeak, 17:00etatik 18:00ak arte, zezen plazan. Ondoren, Cia Ido Lo Ca konpainiaren txanda izango da, Andra Mari Plazan 18:30etik 19:30era, ¡Qué circo de mujer! obrarekin.

Avril Teatro Breve konpainiaren Avril izeneko lanak girotuko du gauaren hasiera, 20:00etatik 20:30era zezen plazan. Amaitzeko, Las Lentejas taldearen kontzertuak amaiera emango dio ekitaldiari, 21:00etatik 21:45ak arte zezen plazan ere bai.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu: