Cock Sparrer, Madball, Kontralde eta The Baboon Show izango dira oholtzara igoko diren taldeetako batzuk.
Duela bi urte egin zuten lehenengoz Mondra & Roll jaialdia, Arrasaten. Europako hardcore punk jaialdien artean erreferentziazko jaialdia izateko asmoz. Hirugarren edizio hau ere arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. “Iaz berriz ere sarrerak agortu zituen jaialdi gipuzkoarrak, eta gaur talde berri eta indartsuak aurkeztuko ditugu”.
SHAM 69 talde mitikoen formazio originala ere Arrasaten izango da uztailean eta “Jimmy Pursey, Dave Tregunna, Dave Parsons Arrasatera iritsi dira mendia hankaz gora jartzeko euren denboraz kanpoko klasikoekin”. Jaialdiko abonuek salgai jarraitzen dute labur.eus/MondraNRoll24 webgunean, prezio murriztuan datorren martxoaren 5era arte edo sarrerak amaitu arte. “Uztailaren 5ean eta 6an, Arrasate Europa osoko punk rock jaialdi garrantzitsuenetako baten lekuko izango da berriro ere. Ikuspegi irekiko jaialdi honek hainbat belaunaldi biltzen ditu”.