Bi musika-eszenen arteko elkarlanerako espazio eta programen gabeziari erantzuteko sortu da ekimen hau. Egonaldia bi fasetan antolatuta dago, eta biak Bartzelonako Fabra i Coats – Fàbrica de Creació gunean egingo dira: 2026ko maiatzaren 13tik 21era, eta irailaren 13tik 16ra.
Xabier Badiola (Euskal Herria) eta Magali Datzira (Katalunia) hautatu dituzte Ozen i Fort egonaldi artistikoaren bigarren edizioan parte hartzeko. Musika Bulegoak azaldu duenez, “programaren helburua euskal eta kataluniar eszenetako artisten arteko loturak sendotzea da, sorkuntza partekatuaren bidez”. 2025ean egin zen lehen edizioan,Verde Prato eta Claraguilar izan ziren protagonistak.
Ozen i Fort ekimena bi musika-eszenen arteko elkarlanerako espazio eta programen gabeziari erantzuteko sortu da. “Egonaldia bi fasetan antolatuta dago, eta biak Bartzelonako Fabra i Coats – Fàbrica de Creació gunean egingo dira: 2026ko maiatzaren 13tik 21era, eta irailaren 13tik 16ra”, zehaztu dute antolatzaileek.
Badiolak eta Datzirak elkarrekin lan egingo dute egonaldian zehar, musika-proiektu berri bat garatzeko, sormen-prozesuak partekatuz eta elkarlanerako modu berriak esploratuz. Bigarren fasearen amaieran, lana jendaurrean aurkeztuko da, nahiz eta aurkezpenaren xehetasunak aurrerago jakinaraziko diren.
Sormen-prozesuak L’Afluent-en laguntza izango du, artisten praktika sortzaileak garatzen laguntzeko, eta Bartzelonako Euskal Etxearen aholkularitza ere jasoko du.