(argazkia: Paraiso Antzerkia)

XIII. Beñat Etxepare Sariak banatu dituzte

Beste urte batez, Gasteizko Teatro Paraiso konpainiak Beñat Etxepare sariak antolatu ditu ikusleak, ikastetxeak, irudi grafikoa eta antzerki-kritikarik onenak saritzeko asmoz.

Aurreko edizioaren etenaldiaren ondoren, Gasteizko Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokiak Ikusleentzako Sarien banaketa ekitaldia hartu du.

Hamahirugarren edizio honetan, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteei dagozkien sariak banatu dituzte; 15.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta 20 sari banatu dira hezkuntza maila guztien artean. “Sari-banaketa bateratua izan da, bi denboraldiak kontuan hartzen dituena, eta Gasteizen ikastetxeen, talde artistikoen eta erakundeen ahaleginari esker egin den lan handia balioetsi nahi izan dugu” adierazi du Pilar Lopez Paraiso Antzokiko zuzendariak.

Hauek dira banatutako sariak: Ikusleei 20 sari, hezkuntza maila guztietan; Ikastetxeei hiru sari: Armentia Ikastola, Samaniego eta Lopez de Guereñu. Ikuslearen iritziari dagokionez, lan interesgarriena egin duten ikastetxeei. Liburu sorta bat, Casa del Libro dendaren eskutik, eta hurrengo denboraldirako 25 sarrera, Teatro Paraisoren eskutik; Irudi grafiko onenari: Olabide Ikastolako Adrian Plagaro (LH4). Ikusle batek antzerkia irudikatzen egindako irudi grafiko onenari saria, EITBren eskutik; Antzerki kritikari-erreportari onenari: Monica Garcia DBHko ikasleak egina. El Correo egunkariak banatutako saria; Poctefa – Mind the Gap saria: Egibide LHZko 1. eta 2. mailako zereginen ikaskuntzarako gelak. Hezkuntza proiektuaren barruan arte-hezkuntzako ekintzak garatzean izandako inplikazioagatik gehien nabarmendu den ikastetxeari.

Zabaldu: