Zea Mays taldeak ‘Zuekin bada’ aurkeztu du, disko berriko lehen aurrerapen kantua

Lauko bizkaitarrak azaroan kaleratuko du Egarria izeneko diskoa. Dave Izumik grabatu eta ekoitzi du lana Eastbournen, Ingalaterran. Taldea maitasun eta ardura handiz ondu du lan berria.

Zea Maysek Zuekin bada kantua kaleratu du, azaroan argitaratuko duen disko berriaren lehen aurrerapen gisa. Lan berriak Egarria izango du izena, eta taldea pozik eta irrikan dago” maitasun eta ardura handiz” prestatu duen lan berri hau partekatzeko.

Dave Izumik grabatu eta ekoitzi du diskoa Eastbournen, Ingalaterran. Izumik James Bay, Ed Harcourt, The Magic Numbers, Natalie Imbruglia eta Billy Bragg musikariekin egin du lan, besteak beste.

Zuekin bada bideokliparekin batera aurkeztu du Zea Maysek. Avrigo estudioak egin du ikus-entzunezkoa, taldearekin aurretik Corazón de Tango eta Kuraia abestien bideoklipetan lan egin ostean. Azaroan iritsiko da Egarria disko osoa.

Zabaldu:

Utzi erantzuna