Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Lehiaketan parte hartu nahi duenak euskal film bat aukeratu beharko du, 2020. urtetik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, info@zinea.eus helbidera bidali beharko du. Lanak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 28a izango da.

Beste urte batez, Zinea.eus atariak Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Bertako kideek diotenez, zazpigarren edizio honetan ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dute, “zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor”. Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta, Zigor Etxebeste, Sara Hernandez eta Ixone Santamaria izan dira bertan lanean, eta orain, 2021eko uztailetik aurrera, “urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi dugu”, azaldu dute.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak euskal film bat aukeratu beharko du, 2020. urtetik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, info@zinea.eus helbidera bidali beharko du. Pertsona bakoitzak kritika bakarra bidaltzeko aukera izango du. “Banan-banan jasotako kritika guztiak argitaratzen joango gara, epaimahaikideek lanok baloratzeaz gainera, atariko irakurleek ere hauek irakurri eta bere balorazio propioak egin ditzaten”.

Irabazten duenak urtebeteko konpromisoa hartuko du Zinea.eus atariko arduradunekin, eta deialdira aurkeztutako lanaren ezaugarri antzekoak dituen kritika osatu beharko du astero.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, hemen.

Zabaldu: