Zzzz kolektiboaren ‘Muga’ erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean

Erakusketa 2020. urtearen hasieran abiatutako argazkigintza-ikerketaren lanaren emaitza da. Honetan, itxuraz modu desordenatu batean ordenaturik dauden irudiek kaotikoki garamatzate mugako adiera desberdinetara.

Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinak Zzzz taldearen Muga izeneko erakusketa hartuko du maiatzaren 7ra arte. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de Alava, Marcos Garia, Jose Antonio Larrasoaña, Fernando Lopez, Alvaro Martinez, Paco Sada eta Pilar Sampol argazkilariek osatzen dute.

Erakusketa 2020. urtearen hasieran abiatutako argazkigintza-ikerketaren lanaren emaitza da.

Erakusketa honetan, itxuraz modu desordenatu batean ordenaturik dauden irudiek kaotikoki garamatzate mugako adiera desberdinetara.

Azaldu dutenez, erakusketa “fisikoetatik abiatzen da, ahaleginez eraikitako harrizko hormetatik, aurreiritziz eta mespretxuz, ulertezintasunez eta ezjakintasunez egindako harresi birtual eta intimoenetaraino, batzen eta banatzen gaituzten, hurbiltzen eta urruntzen gaituzten mugako forma guztietatik igaroz.

Hauek, gainera, “agertu, sortu eta eraikitzen dira, bilakaera izaten dute, gutxitu eta desagertzen dira… eta Fenix Hegazti bat bezala bere jatorrizko birtualtasun errealaren beste forma batzuetan gauzatzen dira. Beti egongo dira mugak. Eta beti desagertuko dira”, azaldu du kolektiboak.

Alberto Manguelek erakusketari buruz Leer imágenes liburuan idatzi duenez, “artelan orok behartu behar gaitu konpromiso batera, alderatze batera; epifania bat sortu behar du edo, gutxienez, elkarrizketarako gune bat sortu”, eta horrek “bakoitzari bere galdera formulatzeko laguntza ematen dio, erantzunik eman gabe”.

Zzzz taldea

Aste batzuk baino ez dira falta Zzzz taldeak 10 urte bete ditzan, izan ere, 2013ko maiatzean sortu zen kolektiboa argazkigintza eta beste arte-adierazpen batzuen topaketa eta garapenerako eremu bat izateko beharrari erantzuteko. Handik gutxira, baina, argazki-eremura bakarrik mugatu ziren bertako kideak, eta geroago lehendabiziko muga birtual bat moldatuz joan ziren.

Zabaldu: