Argazkiek 22 eta 75 urte bitarteko 25 emakume ostalariren eguneroko bizitza islatzen dute; emakume horiek guztiak jardunean daude, eta askotariko negozioak dituzte, hala nola mendiko benta bat edo gaueko aisialdi-taberna bat,
20 estudio-irudik eta 40 etxe-argazkik osatzen dute gaurtik aurrera Iruñeko Kondestable jauregian ikusgai dagoen Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua erakusketa. Argazkiek 22 eta 75 urte bitarteko 25 emakume ostalariren eguneroko bizitza islatzen dute; emakume horiek guztiak jardunean daude, eta askotariko negozioak dituzte, hala nola mendiko benta bat edo gaueko aisialdi-taberna bat. Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak sortu eta Iruñeko Udalak jaso duen proposamena da, eta apirilaren 19ra bitarte egongo da ikusgai.
Erakusketa Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez antolatu dute, eta ostalaritzan bizitza eman duten emakume guztiei omenaldia egin nahi die. Azaldu dutenez, “irudiek azpimarratzen dute emakumeak ere ostalaritzaren historiaren parte direla, maila guztietan, hala nola establezimenduak kudeatzean, garbiketa-lanetan, negozioen jabetzan eta suen maneiuan, askotan gizonezkoen irudiek ikusezin bihurtu dituzten lanetan”. Gerenteak, sommelierrak, zerbitzariak, sukaldariak edo jabeak ziren edo diren arren, “Nagusia al dago?” galderari aurre egiten jarraitzen dute. Horregatik, haien gogoetak jasotzeko, argazkiekin batera haien testigantzak, gainditze-istorioak eta ostalaritzan emandako bizitzak agertzen dira, sektore horretan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egin nahian.
Erakusketa apirilaren 19ra arte bisitatu ahal izango da Kondestablearen jauregiko patioan, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara, eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Argazkiak Nafarroako askotariko tokietatik datoz, hala nola Arguedasetik, Belaguatik, Leitzatik eta Larragatik, hortaz, erakusketa ibiltari bihurtuko da apiriletik aurrera,
Protagonistak
- Ana Maria Gabas Martinez, 55 urte; Nerea Urzainki Gabas, 28 urte eta Idoia Urzainki Gabas, 22 urte. Juan Pito benta. Izaba, Belaguako mendatea.
- Arantxa Galarza Lecea, 49 urte. Bodegon Sarria. Iruña.
- Beatriz Huarte Cruz, 50 urte. ANAPEHko idazkari nagusia. Iruña.
- Beatriz Zabaleta Cestau, 75 urte. Beatriz Enea jatetxea. Leitza.
- Belen Martinez Ruperez, 62 urte. Feel the Music garagardotegia. Antsoain.
- Belen Urrutia Hualde, 51 urte. Elbeteko Posada. Elbete
- Consuelo Urmeneta Resa, 54 urte. Camino de Las Bardenas Landa Hotela eta Dezerto Bardenas ostatuak / Bardeetako bidea. Arguedas.
- Diana Diez Perea, 35 urte. Baluarteko Terraza, Catering Cock. Iruña.
- Eva Gomez Ullate del Pozo, 57 urte. Nicolette taberna. Iruña.
- Iratxe Garro Nekotxea, 47 urte, eta Gema Garro Nekotxea, 41 urte. Aiñari Lojan, Urzainki.
- Maite Fernandez Santacruz, 60 urte, eta Clara Fernández Santacruz, 68 urte. El Temple ostatua. Iruña
- Idoia Etxeberria Irigoien. 48 urte. Beintzako Orbela aterpea. Beintza-Labaien.
- Mª Angeles Ezquer Aznarez. 57 urte. Katalin Garde landetxea. Izaba.
- Maria Angeles Rodriguez Reta, 61 urte. ANAPEHko lehendakaria. El Castillo hotela. Larraga.
- Maria Jesus Ayestaran Oquiñena. 52 urte. Ayestarán hotela, Lekunberri.
- Maritxu Erbiti Beloki, 55 urte. Etxalekuko Herriko Ostatua
- Mirentxu Goienetxe Irigoien, 50 urte. Tresanea Turismo Apartamentuak. Ituren.
- Rosa Galan Calero, 49 urte. Chez Belagua. Iruña.
- Stephanie Mutsaerts Hermans, 53 urte. Northern Spain Travel. Iruña.
Lorea Luzuriaga Badiola, 48 urte, eta Haizea Luzuriaga Badiola, 43 urte. Donamariako Benta. Donamaria.