Iazko Azoka (argazkia: Dobera Elkartea)

Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Azokaren bidez, euskarazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da, Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman euskal kultura sustatuz eta indartuz. Hori horrela, azokan euskarazko liburuak soilik egongo dira salgai. 

Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko II. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman, euskal kultura sustatuz eta indartuz”. Hori horrela, Hernaniko II. Liburu Azokan euskarazko liburuak soilik jarri ahal izango dira salgai.

Azokak goizeko 11:00etan irekiko dira ateak eta 14:30ean itxiko ditu. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik.

Hauxe izango da azokaren antolaketa: Argitaletxe/ekoizleek jarritako hamabi postu egongo dira ikusgai: Alberdania, Dobera Euskara Elkartea, Elkar, Harriet Ediciones, Erein, Hernani Errotzen – Nabarralde, Igela, Markel Oiarzabal, Pamiela, Susa, Balea Zuria eta Astiberri.

Bestalde, postuetan ere hainbat egile egongo dira liburuak sinatzen: Garbiñe Larrea (Segurolaren alarguna), Goiatz Labandibar, Maite Lopez las Heras, Pello Otxoteko, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Markel Oiarzabal eta Ainara Azpiazu Axpi.

Aurten, haurrentzako txokoa ere sortu dutela nabarmendu nahi izan dute Dobera elkartekoek, “azokak iraun bitartean, etxeko txikiek Haur Txokoaz gozatzeko aukera izango dute”.

Zabaldu: