Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira.
Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko antzezlanerako izan beharko dira. Gidoiak aurkezteko azkenengo eguna abenduaren 31 izango da.
Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean argitaratuko dituzte, beste urtetako lan sarituekin batera. Tartean Teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du. Irakurketa Lautan hiru antzerki festibalean programatuko da. Cafe Bar Bilbao harremanetan dago Pabeiloi 6 Bilboko antzokiarekin, saritutako lan baten ekoizpena lagundu eta bertako Antzerki Laburraren Festibalean aurkeztua izan dadin. Saritutako lanen bat antzoki horretako Antzerki Laburraren Festibalean parte
hartuko balu, Cafe Bar Bilbaok sari eta laguntza berezia emango lioke irabazleari.
Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia formatu txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da. Hau da, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar dira eta, banaketa eta ekoizpen errezekoak. Honekin batera, sari honen beste xedeetako bat dramaturgo hasi berriak laguntzea eta antzerkiaren munduan murgiltzen animatzea da.
Cafe Bar Bilbaok 2002tik egiten du Gidoi Laburren sari ezaguna eta, idazle eta dramaturgo ugarik jaso dute dagoeneko merezitako errekonozimendua: Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Aizpea Goenaga, Galder Perez, Txema Trujillo, Goiatz Labandibar, Javier Diez Carbona, Asier Hernandez eta David Mangana izan dira horietako batzuk. Bertol Arrieta, Mikel Fernandino eta Marieta Diaz de Toledo izan ziren aurreko edizioan saria jaso zutenak.
Gidoiak info@bilbao-cafebar.com helbidera bidali beharko dira, 2022ko abenduaren 31ra arte.
Oinarriak hemen.