(argazkia Bob Edme)

Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez du etenik; horren adibide da argitaratu berri duen Muga bat beti hor abestia.

Xabier Amurizaren hitzekin sortu du musika Arrangoitzeko kantariak berak, eta puntako hainbat musikari bidelagun dituela aurkeztu du abestiaren bideoklipa. Txomin Duhalde bateria, perkusio eta ahotsetan, Iñigo Telletxea baxuan, Remy Gachy gitarra, pedal Steel eta ahotsetan, eta Anje Duhalde bera gitarran eta ahots nagusian ageri zaizkigu, norberaren mugez hitz egiten duen abestian.

Ohikoak dituen rock eta folk doinuekin kanturako eta hausnarketarako gonbitea luzatzen du abesti berri honetan. “Norbera, bere ibilbideari so, dituen mugetaz jabetzen denean. Zeren muga bat beti da hor!”.

Zabaldu: