Aissa Intxausti, Udabarria Bertsotan 2023ko Urdulizko sailkapen saioan. (argazkia: Bertsozale Elkartea)

Udabarria Bertsotan 2027 sailkapen fasean izena emateko epea zabaldu dute

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea maiatzean jokatuko da, eta urriaren 31ra arte eman ahal izango da izena. 2027ko txapelketa irailean hasiko da, eta finala abenduaren 18an izango da, Bilbao Arenan.

Udabarria Bertsotan 2027 sailkapen fasean izena emateko epea zabalik dago jada. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2027rako sailkatzeko balioko duen fasea maiatzean jokatuko da, eta bertan parte hartu nahi dutenek urriaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera, egun hori barne.

Hurrengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2027ko irailean hasiko da, eta abenduaren 18an jokatuko da finala, Bilboko Bilbao Arenan. Txapelketa hasi aurretik egingo dute Udabarria Bertsotan sailkapen fasea, bertsolariak 2027ko lehiaketarako sailkatzeko.

Parte hartzeko baldintzak eta izen-ematea

Sailkapen fasean parte hartu ahal izateko, bertsolariek 18 urte beteta izan beharko dituzte, edo 2027an bete beharko dituzte. Horrez gain, Bertsozale Elkarteko bazkide izatea derrigorrezkoa izango da, eta antolakuntzak zehaztutako epean eta bideetatik egin beharko da izen-ematea.

Izena eman nahi dutenek Bertsozale Elkartearen webguneko formularioa bete beharko dute urriaren 31 baino lehen edo egun horretan bertan. Zalantzak argitzeko, [email protected] helbidera idatz daiteke, edo 94 681 27 11 telefonora deitu.

Hala ere, bertsolari guztiek ez dute sailkapen fasea jokatu beharko. 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistek eta finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek zuzenean izango dute lekua 2027ko txapelketan, Udabarria Bertsotan fasean parte hartu beharrik gabe.

Zabaldu:

Utzi erantzuna