Laburbiran izena emateko epea zabalik da abenduaren 13ra arte

XVII. edizioa beteko du 2020an Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea.

“Mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz”, dator aurten ere Laburbira.

Edozein sortzailek parte hartu dezake ekimenean bere lana aurkeztuz. Urte osoan zehar jasotzen dituzte jendeak bidalitako lanak eta abendua-urtarrila inguruan egiten da film horien guztien arteko aukeraketa; hortik ateratzen dira zirkuituaren bidez zabaldu eta erakutsiko diren filmak.

Parte hartu nahi duenak online bidezko fitxategia bete beharko du abenduaren 13a baino lehenago. Parte-hartzeko baldintzak hemen  ikus ditzakezu.

Udal eta elkarteek bestalde, zirkuitu ibiltari hau beraien herri eta hirietan antolatzeko aukera ere izango dute martxoaren 9tik eta apirilaren 8ra. Izena emateko epea ere abenduraren 13ra arte egongo da zabalik. Ikusi baldintzak hemen.

Zabaldu: