Helburuak emakumeek sortutako lanak kalera ateratzea eta ikusgarritasuna ematea dira.
Ondarroan emakume artista ugari daude eta horiei protagonismoa eta espazioa eskaintzeko asmoz, Udalak Nik Sinistetsut! festibala antolatu du abenduaren 21erako.
Irina Alkorta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “herriko emakumeek egindako adierazpen artistiko ezberdinak oholtza gainean jarriko dira, horrekin indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen egiaren aitortza aldarrikatzea lortu nahi dugu”. Hortik dator, hain zuzen, Nik Sinistetsut! festibalaren izena.
Alkortak zehaztu duenez, “helburuak lanak kalera ateratzea eta emakume artistei ikusgarritasuna ematea dira”, eta horregatik festibala Alamedan jarri den karpan egingo da, “garrantzitsua deritzogu lanak kalera ateratzea, emakumeek espazio publikoan presentzia izan dezaten”.
“Festibalean parte hartuko duten herriko norbanako eta talde guztiak ikusita, argi dago emakume sortzaile asko eta maila handikoak daudela herrian. Indarkeria matxistari aurre egiteko dituzten konpromisoa eta kemena ikusita, bi elementuok uztartuta kartel oso ederra geratu zaigula uste dut”, nabarmendu du Alkortak.
Festibalaren oinarrietako bat 5 minutuero izango da: herriko emakumeek adierazpen artistiko ezberdinetan oinarritutako lanak plazaratuko dituzte (erakusketa ibiltaria, dantza, musika, antzerkia, irakurketa, Andrabanda…).
Azkenik, Optika taldearen kontzertuak emango dio amaiera egunari.
Herriko emakume artisten erakusketa ibiltaria:
Agurtzane Arrizabalaga, Ainhoa Garalde, Aitziber Bengoetxea, Arantza Ibarra, Bittore Laka, Edurne Arrizabalaga, Goreti Serrano, Josune Laka, Mª Angeles Etxaburu, Marian Etxabe, Lore Elkoro, Rosa Alkorta eta Yolanda Eizagirre.
Kalejira:
Andrabanda Feminista.
5 minutuero arte adierazpenen erakustaldia. Herriko emakumeok oholtza gainean:
Ainhoa Etxebarria, Biren taldea (Ane Agirre eta Nora Agirre), Garazi Etxaburu, Haizea Bernedo, Idurre Ibazeta, June Medialdea, Leire Egiguren, Nahia Iparragirre (Artaka Kultur Elkartea), Nekane Akarregi, Nerea Sanchez, Txabela Bragas (Amaia Cabero eta Leire Cabero).