Musikatxiloaldia desafioa urtarrilaren 17tik 19ra egingo dute

Ekimenean parte hartu nahi dutenek 48 ordu izango dituzte kantu baten hitzak idatzi, grabatu eta nahasteko, Oihan Oliarj-Inesek erabakitako gai baten inguruan.

Euskal Irratiek antolaturiko kantu sorkuntzarako lehiaketa urtarrilaren 17tik 19ra egingo da. Hala, musika talde guztiei irekia da eta bertan parte hartu nahi dutenek 48 ordu izango dituzte kantu baten hitzak idatzi, grabatu eta nahasteko, Oihan Oliarj-Inesek erabakitako gai baten inguruan.

Urtarrilaren 17an, ostirala, beraz, 20.00etan gaia bidaliko zaie parte hartu nahi dutenei. Aurretik baina, talde partehartzaileek izena eman beharko dute eta bi egun izango dituzte pieza sortzeko. Hilaren 19an, arratsaldeko 20:00etan sortutako kantuak Ixo elkartearen helbidera (ixo.elkartea@gmail.com) bidali beharko dituzte eta ezin izango da moldaketarik egin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “kantuaren gehiengoak euskaraz” izan beharko du eta hitzak eta musika originalak, hala ere, begi kliskak (sample, hitza, melodia) onartuak izango direla argitu dute. Elkarteak askatasun osoa izango du sortutako abestiak erabiltzeko.

Euskal kantagintzan sorkuntza bultzatzeko asmoarekin, Euskal Irratien Ixo emankizuneko aurkezle eta Musikatxiloaldiaren sortzaile Mattin Perezek azaldu duenez, ekimenaren sorburua bideo jokoen inguruan egindako lehiaketa batean dago. Lutum Dare izeneko joko horretan, parte hartzaileek 72 ordu zituzten joko bat sortzeko eta Perezek musikarekin antzeko zerbait egitea erabaki zuen.

Interesatuek hemen eman beharko  dute izena.

 

Zabaldu: