[BIDEOA] Umorearen aldebikotasunaren inguruan ikertu du Ane Labakak ‘Algara mutilatuak’ saiakeran

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan kaleratu du liburua egileak.

Ane Labaka (Lasarte, 1992) idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan. Labakak algararen erauzketari heldu dio liburua ontzeko. Emakumezkoen gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. “Umorearen aldebikotasunaz hitz egin, hausnartu eta ikertu nahi izan dut, azpimarratzeko, hain zuzen ere, umorea zapaltzen gaituzten mekanismo batzuk iraunarazteko erabili daitekeela, baina, aldi berean, umoreak balio handia daukala eta gureganatuz gero erabili dezakegula erakusteko, hau da, gauzak bere horretan mantentzeko edo horri buelta emateko”.

Ariketa horretan, Labakak bidaide izan ditu ipuin kontalariak, clownak, formatzaileak, aktoreak, aktibista feministak, gai jartzaileak eta bertsolariak. Hasiera batean, “umorearekin lotuta, ikuspegi osoago bat emango zidaten emakumeei egin nahi izan nien elkarrizketa”. Horretarako, Beatriz Egizabal, Idoia Torregarai, Aitziber Garmendia eta Irantzu Varelarekin elkartu zen egilea. Elkarrizketa horien ostean, ikerketa bertsolaritzaren esparrura eraman zuen, hori delako, hain zuzen, Labakak ondoen ezagutzen duena, “oholtzakide ditudan emakume bertsolariak elkarrizketatu nituen: Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Onintza Enbeita, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi eta  Maite Berriozabal.

Zabaldu: