Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du

Posted on 2018-12-20 by KulturSharea
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria bazkalostean kantatzeko ohituran dago. Kantariaren  esanetan, bere etxean betidanik izan dute bazkalostean edo afalostean kantatzeko ohitura hori eta omenaldi gisa abesti hau idatzi zuen. Gabon kanta Asunak (Taupaka elkartea, 2018) bere azken diskoan argitaratu zuen eta grabaketa gauzatzeko Akorde txikiak taldearen laguntza izateaz gain, Gaizka Peñafiel trikitilaria, Eduardo Aretxabaleta txistularia eta Naroa Gaintza abeslariaren parte-hartzea izan du. Gainera, abestian Eako kantu-poteoko taldeko kideek ere abestu dute.

Abestia idazteko, Bergarak antzina Euskal Herriko etxe askotan aurkitzen zen esaera inspirazio-iturri izan du: Etxe honetan sartzen dena, etxekotzat hartzen da. Musikariaren hitzetan “gaur egun elkartasuna, laguntza eta maitasuna aldarrikatzea ez dago modan, baina benetan behar-beharrezkoa dugu”.Bideokliparen egileak Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar izan dira.

 
Josu Bergarak bestalde, bi kontzertu berezi eskainiko ditu hurrengo egunetan: abenduaren 27an Bilboko BIRA kulturgunean eta urtarrilaren 10ean Barakaldoko Antzokian.

You may also like

Uluka taldeak ‘Aita, ama’ kantua moldatu du
Posted on 2019-01-02 by KulturSharea
Jolas egiteko abesti tradizionalak balore hezitzaile eta [...]
Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnal zinemagilearen ´Dantza´ filma
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
(Txintxua Films)Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten [...]
Izaki Gardenak taldeak urtarrilean ekingo dio Dena Oskol Birari
Posted on 2018-12-18 by KulturSharea
Urtarrilaren 12an ekingo dio Izaki Gardenak taldeak kontzertuak [...]

Page 58 of 62

Zabaldu: