Josu Bergara abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria bazkalostean kantatzeko ohituran dago. Kantariaren esanetan, bere etxean betidanik izan dute bazkalostean edo afalostean kantatzeko ohitura hori eta omenaldi gisa abesti hau idatzi zuen. Gabon kanta Asunak (Taupaka elkartea, 2018) bere azken diskoan argitaratu zuen eta grabaketa gauzatzeko Akorde txikiak taldearen laguntza izateaz gain, Gaizka Peñafiel trikitilaria, Eduardo Aretxabaleta txistularia eta Naroa Gaintza abeslariaren parte-hartzea izan du. Gainera, abestian Eako kantu-poteoko taldeko kideek ere abestu dute.
Abestia idazteko, Bergarak antzina Euskal Herriko etxe askotan aurkitzen zen esaera inspirazio-iturri izan du: Etxe honetan sartzen dena, etxekotzat hartzen da. Musikariaren hitzetan “gaur egun elkartasuna, laguntza eta maitasuna aldarrikatzea ez dago modan, baina benetan behar-beharrezkoa dugu”.Bideokliparen egileak Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar izan dira.
Josu Bergarak bestalde, bi kontzertu berezi eskainiko ditu hurrengo egunetan: abenduaren 27an Bilboko BIRA kulturgunean eta urtarrilaren 10ean Barakaldoko Antzokian.
You may also like


Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua [...]


Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]


Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]