Esne Beltza ‘Agurrik ez’ kantuaren bertsio berri batekin dator

Posted on 2020-05-07 by KulturSharea

Esne Beltza taldea Agurrik ez kantuaren bertsio berri batekin dator. Konfinamenduan grabatuta, egun bizi dugun egoeratik aldendu eta beste errealitate bat erakutsi nahi izan du taldeak, benetan konfinatuta bizi direnena.

Jon Garmendia Txuria-ren hitzekin, kontzientzia har dezagun eta preso bizi direnen azalean jar gaitezen animatu nahi gaitu kantuak, “badira noiz aterako diren ere ez dakitenak, urteak joan, urteak etorri, metro gutxi batzuetan lotuta bizi direnak. Maite dituztenak ikusi eta ukitzeko minutu bakan batzuk soilik dauzkatenak, maitasuna gutunez eta telefonoz bakarrik gozatzeko aukera dutenak.
Horiek dira benetako konfinatuak, euskal preso politikoak, gure bihotz gogoetan aske daudenak”.

Gaizka Peñafiel arduratu da bideoaren edizioaz.

You may also like

‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1555657

Page 57 of 57

Zabaldu: