Aitor Oñate idazleak erritmo biziko thriller batekin itzuli da literaturara

Robinen neba-arrebak da eleberriaren izenburua. Idazle bilbotarrak gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik.

Ez da urtebete pasa Aitor Oñate idazleak (Bilbo, 1976) estreinako eleberria kaleratu zuela Lohizulo izenburupean. Umorez idatzitako satira politikoa izan zen hura. Oraingoan, berriz, erritmo biziko thriller batekin itzuli da literaturara: Robinen neba-arrebak. Egileak gaur aurkeztu du genero beltzeko eleberri hau Elkar argitaletxearen eskutik.

Nagore Saminaga da eleberri honetako protagonista, Dr. Martens botekin pauso irmoak ematen dituen skinhead mozkote eta zakarra. Polizia izana, ahaztu nahi lukeen istilu itsusi batek handik bota zuen arte. Gaur egun SKAn, Substantzia Kimikoen Atalean egiten du beharra, gatzik eta arriskurik gabeko lana. Hala ere, Galindoko araztegian, Bilbo aldeko kaka guztiak biltzen diren instalazioetan, heriotza bat gertatu da, ur-putzuetan pilatutako gasak gazte antisistema bat pozoituta. Istripua dirudi, baina Nagorek barruan darama ikertzailearen harra, eta denek kasua uzteko eta ixteko esan arren, zakurrak ezin hezurrari jaregin.

Elkar argitaletxeak azaldu duenez, “gertaleku gogoangarrian kokatua eta pertsonaia zoragarriz betea dator Robinen neba-arrebak liburua: mundua salbatu nahi duten anarkista ekologistak, goi mailako dama misteriotsu altruistak, gizakiengandik ihesi drogen abaro gozoa bilatzen duten gazte hauskor eta maitagarriak”.

You may also like

Esti Martinez idazleak etxe barruko giro intimoa irudikatu du ‘Animalia domestikoak’ ipuin liburuan
Posted on 2023-05-03 by KulturSharea
Zortzi istorio biltzen ditu lan berriak eta hasieran normaltasun [...]
Eva Perez-Pons idazleak ‘Erresistentziarako gorputzak: bollerak’ saiakera plazaratu du
Posted on 2023-04-17 by KulturSharea
Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia [...]
Modus Operandi taldeak eta Aiora Renteriak Latzenen ‘Laztana’ abestiaren bertsio berria aurkeztu dute
Posted on 2023-03-31 by KulturSharea
Modus Operandi taldeak Latzen taldearen Laztana abestiari izugarrizko [...]
Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei Olatz Mitxelenaren lehen liburuan
Posted on 2023-03-31 by KulturSharea
Idazleak 24. Igartza saria jaso zuen 2021eko irailean, idazle gazteei [...]
Eire taldeak ‘Amaitu baino lehen’ kanta eta bideoklipa plazaratu ditu
Posted on 2023-03-30 by KulturSharea
Eire taldea Eire Maia eta Eire Salegi zumaiarrek osatzen dute. [...]
Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran
Posted on 2023-03-14 by KulturSharea
Idazleak 2021ean plazaratu zuen Mandamendu hipermodernoak saiakeraren [...]

Page 13 of 62

Zabaldu: