Aitor Oñate idazleak erritmo biziko thriller batekin itzuli da literaturara

Robinen neba-arrebak da eleberriaren izenburua. Idazle bilbotarrak gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik.

Ez da urtebete pasa Aitor Oñate idazleak (Bilbo, 1976) estreinako eleberria kaleratu zuela Lohizulo izenburupean. Umorez idatzitako satira politikoa izan zen hura. Oraingoan, berriz, erritmo biziko thriller batekin itzuli da literaturara: Robinen neba-arrebak. Egileak gaur aurkeztu du genero beltzeko eleberri hau Elkar argitaletxearen eskutik.

Nagore Saminaga da eleberri honetako protagonista, Dr. Martens botekin pauso irmoak ematen dituen skinhead mozkote eta zakarra. Polizia izana, ahaztu nahi lukeen istilu itsusi batek handik bota zuen arte. Gaur egun SKAn, Substantzia Kimikoen Atalean egiten du beharra, gatzik eta arriskurik gabeko lana. Hala ere, Galindoko araztegian, Bilbo aldeko kaka guztiak biltzen diren instalazioetan, heriotza bat gertatu da, ur-putzuetan pilatutako gasak gazte antisistema bat pozoituta. Istripua dirudi, baina Nagorek barruan darama ikertzailearen harra, eta denek kasua uzteko eta ixteko esan arren, zakurrak ezin hezurrari jaregin.

Elkar argitaletxeak azaldu duenez, “gertaleku gogoangarrian kokatua eta pertsonaia zoragarriz betea dator Robinen neba-arrebak liburua: mundua salbatu nahi duten anarkista ekologistak, goi mailako dama misteriotsu altruistak, gizakiengandik ihesi drogen abaro gozoa bilatzen duten gazte hauskor eta maitagarriak”.

You may also like

Gorka Suaia eta Endika Lahaine ‘Herrima’ izeneko talde berriarekin datoz
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Proiektu berriaren aurrerapen kantu gisa Chicago Boys  izenekoa [...]
‘Haien izenean’ dugu Beietz! taldearen kantu berria
Posted on 2019-12-19 by KulturSharea
Haien Izenean izeneko kantua dugu Beietz! taldearen Erraietatik lehen [...]
Eneritz Artetxe antzerkigileak ‘Karanbola hirukoitza’ saiakera aurkeztu du Ahotsenean
Posted on 2019-12-07 by KulturSharea
Eneritz Artetxe antzerkigileak euskarazko antzerkian lanean dabiltzan [...]

Page 42 of 62

Zabaldu: