Arantza Arrazola Szenatokia guneko arduradunak gaur hasiko den Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdiari buruz hitz egin digu

Lehenengo aldiz Durangoko Azokan, Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia antolatu dute Szenatokia gunean, Euskal Herriko 10 konpainiaren eskutik. Gaur eta bihar artean, 30 emanaldi baino gehiago egingo dituzte (talde bakoitzak bizpahiru emanaldi egingo ditu ordutegi ezberdinetan), San Agustin Kulturguneko hainbat espaziotan. Eszenatokian egiteaz gain, horren ohikoak ez diren espazioetan ere emanaldiak egingo dituzte: bulegoetan, sarreran, ganbaran…

Izenak esaten duen bezala, Jaialdia antzerki arinek edo dantza pieza txikiek osatuko dute. Besteak beste, honako taldeek parte hartuko dute: Gilkitxaro, Cia Paganini, Haatik, Abarka, Goitibera eta abar. Goizeko 12:30ean hasita, egun osoan zehar pieza bakoitza birritan edo hirutan ikusteko aukera egongo da. Ikusleak aukeratu beharko du zein ordutan ikusi nahi duen obra bakoitza, eta bere egitarau propioa osatu.

You may also like

Guda Dantza taldeak ‘Zenbat aldatu den dena’ abestia eta bideoklipa plazaratu ditu
Posted on 2024-03-12 by KulturSharea
Guda Dantza taldeko kideek kostunbrismo ariketa bat egin dute ”zenbat [...]
Herri Urrats jairako Neoma taldeak ondutako ‘Hor gaude’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Posted on 2024-03-08 by KulturSharea
Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da hitzen egilea: "Ortzadarrari [...]

Page 8 of 62

Zabaldu: