‘Bilbo’ izeneko gida liburua aurkeztu dute euskara ikasleentzako

Posted on 2019-10-22 by KulturSharea

Lutxo Egia idazleak idatzi eta Asisko Urmeneta eta Dom Campistronek ilustratu dute gida. Euskal Herriko beste sei hiriburuetako gidekin batera kaleratu da Arian irakurgai mailakatuen bilduman. Elkar argitaletxeak Bilboko Udalaren Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan argitaratu du.

Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Orain kale bat, gero zubi bat, hurrena historia puska bat… hiriko eskulturen inbentarioa eginez abiatuko du gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan barrena, hiri zahar, bizi eta erakargarria eraikiz, bilbotarren bizipenen bitartez. Bilduma berean daude Baiona, Donostia, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak.

Ilustrazioak Asisko Urmenetarenak dira. Ibilbidea, liburuaren hasieran mapa batean kokatu du, eta atal bakoitza, ilustrazio batekin apaindu du. Urmenetaren ilustrazioak Dom Campistronek koloreztatu ditu. Bi artisten arteko elkarlanaren emaitza berezia eta ikusgarria da.

Bilbo gida, Arian Irakurgai Mailakatuak bilduman argitaratu da. Bilduma horretan ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, Al, A2, 12.1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra. Bilboko gidarekin batera argitaratu dira Baiona, Donostia, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruflea eta Maule-Lextarreko gidak ere, guztiak B1 mailan. Bilboko Udaleko Euskara Zerbitzuak babestu du argitalpena.

You may also like

Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea
Posted on 2022-11-27 by KulturSharea
Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko [...]
Adur Larrea ilustratzaileak ‘Lurbinttoko ohoinak’ komiki historikoa kaleratu du
Posted on 2022-11-25 by KulturSharea
Istorioa Frantziako Iraultzaren ondoren kokatuta dago eta ohoin banda [...]

Page 11 of 57

Zabaldu: