Jose Luis Otamendi idazlea bueltan da ‘Landura’ poema liburuarekin

Posted on 2022-09-12 by KulturSharea

Landura izena du idazle azpeitiarrak gaur Susa argitaletxearen eskutik Donostiako Pandora tabernan aurkeztu duen poema liburua.

Hiru urte pasatxoren ostean, Jose Luis Otamendi idazlea (Azpeitia, 1959) bueltan da Landura izeneko poema liburuarekin. Egilearen ustez, “liburuak batasuna du, baldin eta batasuntzat hartu baliteke nik azken urte hauetan bizi izan ditudan kezka nagusienetako batzuk, eta hor biltzen direlako behintzat”.

Lanak jasotzen dituen testu asko itxialdi garaian idatzitakoak direla dio egileak eta giro horrek pisu bat duela aitortu du, “pandemia eta bestelako gatazka arriskuak direla, aldi baten amaieran ez ote garen nabarmen xamar ikusten dut. Beldurra eta autoritarismoa gora datozen eta krisi ekonomikoa gogor jotzen ari den momentu honetan, gure oskolean sartzen ari garela azpimarratu nahi izan dut. Gure barruan bilduta klaustrofobia moduko bat sentitzen dugu, atera behar bat, baina bestetik agorafobia pixka bat ere badugu, beldurra ematen duelako ateratzeak, jakinik irtenbidea inon egotekotan hortik behar duela, elkartasunean eta hainbat borrokari eusten. Zanpatzen gaituzten hainbat sumisiori galdera ikur larriak jartzetik abiatu beharko genukeela ikusten dut”. Hori guztia poesiaren bidez adierazi nahi izan du Otamendik.

Idazleak azaldu duenez, “txatalka ageri dira narrazioak, deskribapenak, iritziak, pentsamenduak, gogoetak… eta horiek guztiek osatzen dute poema bakoitza”. Hala ere, Otamendi saiatu da poemei musikaltasun bat bilatzen eta horretan doa bere borroka, “garai honetako lekukotasun bat eman nahi dut neure jardun xume honetatik”.

You may also like

Gijongo FICX zinema jaialdian estreinatuko du Iratxe Fresnedak ´Lurralde Hotzak´ dokumentala
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Datorren Azaroaren 16tik 24ra Gijonen izango den Zinema Jaialdian [...]
Josu Goikoetxearen ´Zer luzea negu hau´ liburua kalean
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Neguko hotza, euria, ekaitza… dakar Josu Goikoetxea idazleak Zer luzea [...]
Martin Etxeberria idazleak ´Winston´ poema liburua kaleratu du
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua [...]
‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1535455

Page 55 of 55

Zabaldu: