Bortizkeria jasan duen emakumeari buruzko eleberria kaleratu du Idoia Frailek

Posted on 2026-04-29 by KulturSharea

Errenteriako idazlearen lehen eleberria da Arranoaren luma eta XIX. mendeko Zuberoako landa eremuan girotuta dago. Izan ere, egilea Alozeko ikastola batean aritu zen lanean hainbat urtez eta bertako esperientziak arrastoa utzi zion.

Idoia Fraile idazleak Arranoaren luma eleberria kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. 19garren mendeko Zuberoako landa eremuan girotutako eleberri honek irakurlea paisaia, hizkera eta ohitura biziz jositako mundu batera eramaten du. Istorioa 1836. urtean abiatzen du eta emakumearen kontrako bortizkeria du hizpide.

Errenteriarraren lehen eleberriak emakumearen bakardadeaz, sutondoan tokia egiteko zailtasunaz, nork bere bidea topatu eta eraikitzeak duen garrantziaz eta denboraren ihesaz dihardu, dramaren gordintasunaren eta iruditeria aberatsaren arteko oreka hunkigarrian.

Idoia Fraile Ugaldek (Errenteria, 1967) une berean egin zituen magisteritza eta filologia ikasketak eta geroztik, haurrek ipuinaren bidez errealitatea ulertzeko duten gaitasunak txundituta, bi munduak uztarri berean lotuta ekin izan dio irakasle zereginari.

Gipuzkoarrak Seaskako ikastoletan egin zituen bere lehen urteak, baina bereziki Alozeko esperientziak arrastoa baino zerbait gehiago ere utzi zion eta horrek eraman du orain, Arranoaren Luma eleberriko istorioa Zuberoan kokatzera.

Egun Lezo herri eskolan haur hezkuntzako haurrekin lan egiten du. Idazle gisa helduentzat narrazioak idatziz urratu zuen bere bidea.

You may also like

Martin Etxeberria idazleak ´Winston´ poema liburua kaleratu du
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua [...]
‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1606162

Page 62 of 62

Zabaldu: