‘Dardara hura’ izeneko binilozko singlea aurkeztu du Don Inorrez taldeak

Posted on 2019-09-27 by KulturSharea

2016an Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat iragarri zuenetik, Imanol Ubeda abeslaria bakarlari gisa dabil Don Inorrez proiektuarekin.

2018ko udaberrian Mugiro bila izeneko diskoa plazaratu zuen. Proiektu berriaren lehena. Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu zuen El Puerto de Santa Marían (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans+ talde paraleloaren power pop estiloa da nagusi. 2018ko abendura bitarte emanaldi ugari eskaini zituzten. Geroztik itzalean aritu dira lanean.

Dardara hura izeneko binilozko singlea aurkeztu du orain Uberak. Lan hau ere Paco Loco ekoizlearekin batera ondu du, baina beste estilo bat nagusi da kantu berri hauetan. New americana-tik hurbilago daude. Pello Lizarralde idazlearen letrak daude kantu berrien oinarrian. Azala José Ignacio Agorreta margolariak egin du.

Lan kolektibo honen emaitza ospatzeko, bira berri bati ekingo dio Don Inorrezek. Lehen emanaldiak hauek izango dira:
– Urriaren 23an asteazkena, Ziudadelako Armen aretoan, Iruñea.
– Urriaren 24an osteguna, Bilboko Kafe Antzokian.
– Azaroaren 21ean osteguna, Gasteizko Falerina tabernan.
– Azaroaren 29an ostirala, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Aurreko biran bezalaxe, lau izango dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera Karlos Arancegui bateria jotzailea, Fernando Neira baxu jotzailea eta Ruben Caballero gitarra jotzailea arituko dira zuzenean.

You may also like

Martin Etxeberria idazleak ´Winston´ poema liburua kaleratu du
Posted on 2018-10-11 by KulturSharea
Sei urte eman ditu Martin Etxeberria idazleak Winston poema liburua [...]
‘Inorren lurretan’ diskoa kaleratu du Eraso taldeak
Posted on 2018-10-10 by KulturSharea
Bi urteren ostean, Inorren lurretan izenpean kaleratu berri du Eraso [...]
Kantagintzaren gaineko gogoeta egin du Gotzon Barandiaranek argitaratu duen saiakeran
Posted on 2018-10-09 by KulturSharea
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen [...]
1575859

Page 59 of 59

Zabaldu: