Doinuele euskara hutsezko plazen sareak aurtengo azoka eta plazen egutegia aurkeztu du

Posted on 2024-01-10 by KulturSharea

Itzaletik ikusgarritasunera ekarri nahi dituzte plazak, urtean zehar euskal irakurle eta musika zaleari ibilbide bat proposatuz Euskal Herrian barna, euskara hutsez egiten diren ekimenak isolatuak ez direla erakutsi eta elkarri josiz haiek indartzeko.

Urtero hainbat ekimen egiten dira Euskal Herriko herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, jardunaldiak… Horien arteko sarea josteari ekin zioten iaz, indarrak batzeko eta urteroko egutegia eta bakoitzaren ekimenak elkarrekin aurkezteko. Doinuele jarri zioten izena ekimenari eta, gaur, Julen Garate (Geure Gelatik), Maddi Zubeldia (Ziburuko azoka), Maitane Maritorena (Hilbeltza), Amaia Hennebutte (Ikusi Mikusi), Joxepa Madariaga (Lazkaoko azoka), Tasio Gorrotxategi (Literaturia), Maider Elkano (Ikusi Mikusi) eta Xabi Ezponda (Hernaniko azoka) bildu dira Donostiako Koldo Mitxelenan, aurtengo euskarazko azoka eta plazen egutegia aurkezteko.

Azaldu dutenez, “Doinuele sarearen barruan badira izaeraz oso anitzak diren ekimenak, denak euskara hutseko liburu eta diskoetan oinarrituta”.

2024ko Doinuele sareko ekimenen data zehatzak:

– (H)ilbeltza Baztanen, urtarrilaren 22tik 28ra. Nobela beltzari buruzko ekitaldiak.

– Geure Gelatik Azkoitian, apirilean 13tik 15era. Emakumeek idatzitako liburuen azoka eta ekitaldiak.

– Literaturia Zarautzen, maiatzaren 24tik 26ra. Literatura azoka eta ekitaldiak.

– Ziburuko azoka, ekainaren 1ean. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.

– Hernaniko azoka, urriaren 5ean. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.

– Ikusi Mikusi Saran, urriaren 11n eta 12an. Haur eta gazte literatura eta ekitaldiak.

– Sormene Galdakaon, urriaren 30ean. Literatura azoka.

– Lazkaoko azoka, abenduaren 13tik 15era. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.

You may also like

Guda Dantza taldeak ‘Azken eztanda’ kantua orkestra batekin grabatu du
Posted on 2019-02-26 by KulturSharea
Uribe kostako taldea proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, [...]
Nafarroako Malerreka eskualdeko bizimodua islatzen duen dokumentala
Posted on 2019-02-21 by KulturSharea
Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko [...]
Bertso barnetegia iruditan
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Negusko bertso barnetegian asteburu honetan jasotako irudi batzuk [...]
‘Gogoaren indarra’ kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
Gogoaren indarra kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak, Iñigo [...]
Errusiako urriko iraultzari buruzko filma proiektatuko dute Tabakaleran
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
  The Anniversary of the Revolution (1918) filma proiektatuko [...]

Page 50 of 57

Zabaldu: