‘Eguzkitan bero’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du Urtz taldeak

Posted on 2019-09-10 by KulturSharea

‘Zabaldu ateak’ diskoko Eguzkitan bero kantuaren bideoklipa aurkeztu du Urtz taldeak.

Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta martxoan kaleratu zuten. Hamar kantuz osatuta dago, oinarrian bere betiko rock estiloa nabari da. Letrei dagokienez, bizitza da lan osoaren gai nagusia, Xabi Camarero abeslariak idatzi ditu Iñaki Lazkanoren laguntzarekin.

Diskorako Pello Ramirez eta Alex Sardui musikariak ere izan dituzte lagun bi kantutan.

Taldeak bi urte eman ditu sormenean eta kantuak konposatzen. Iazko amaiera eta aurtengo hasiera artean grabatu dute diskoa Muxikon eta Lorentzo Records estudioetan. Nahasketak berriz, Iñigo Etxebarrietak egin ditu Muxikonen bertan.

You may also like

Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu
Posted on 2022-02-01 by KulturSharea
Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu [...]
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak ‘Txillardegi’-ren kronikak bildu dituzte liburu batean
Posted on 2022-01-25 by KulturSharea
Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. [...]

Page 22 of 63

Zabaldu: