Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du

Posted on 2020-05-07 by KulturSharea

Hitzak Jose Luiz Otamendirenak dira eta Fernando Velazquez orkestrarako moldaketez arduratu da. Zumaiako ‘Sapere Aude Sinfonietta’ orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak ere hartu dute parte proiektuan.

Isolamendu egoeratik sortutako kantua da Eñaut Elorrietak aurkeztu duen Harbide zilar bat, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetik abiatuta, itxaropenari kantatzen dio. Zilarrezko aukerez betetako aro aldaketa honetan, elkartasunean eta mundu hobe baten aldeko ahaleginean jarri nahi izan du arreta.

Hitzak Jose Luiz Otamendirenak dira eta Fernando Velazquez orkestrarako moldaketez arduratu da.

Zumaiako ‘Sapere Aude Sinfonietta’ orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute abestiaren sortze prozesuan. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin kantuaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute egitasmo interesgarri eta hunkigarri hau.

Elorrieta bakarkako ibilbidean murgilduta dugu azken urteotan, Deserriko Kantak (2013) eta Irteera Argiak (2019) diskoak dira horren lekuko. Ken Zazpi taldearen buru zela ezagutu genuen Gernikako musikaria, eta aurretik ere Fernando Velazquezekin lan egin izan du; Kaabestri soka boskotearekin abian jarri zuen Harian (2018) egitasmoan eta Ken Zazpik Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ondutako diskoan (2014).

 

You may also like

ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara
Posted on 2020-12-18 by KulturSharea
Taldeak Egingo dugu eztanda abesti berria aurkeztu du. Lehenengo [...]
Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer? Mahaingurua
Posted on 2020-12-08 by KulturSharea
Partehartzaileak: Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Idoia Santamaría eta Uxue [...]
Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen
Posted on 2020-12-05 by KulturSharea
Azokako hirugarren egunean Gatibu, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda [...]
Modus Operandi taldearen ‘Dantza Gaitezen Hil Arte’ abestiaren bideoklipa
Posted on 2020-12-02 by KulturSharea
Modus Operandik Dantza gaitezen hil arte diskoa aurkeztu du Gasteizko [...]

Page 29 of 59

Zabaldu: