Errusiako urriko iraultzari buruzko filma proiektatuko dute Tabakaleran

Posted on 2019-02-15 by KulturSharea

 

The Anniversary of the Revolution (1918) filma proiektatuko dute gaur, 19:00etan Donostiako Tabakaleran.

Dziga Vertov zinemagile sobietarraren lehen lan luzea izan zen The Anniversary of the Revolution. Errusiako urriko iraultza ospatzen zuen eta muntaian oinarritutako estilo berezia zuen ezaugarri nagusia. 2018 azaroan bete ziren sortu zenetik 100 urte. Film luze monumentala zen, 300 metro baino gehiago zituen metraiak, errekorra Gerra Zibilaren garaian. Pelikulak erakusten dituen gertakariak 1917ko otsailean hasi (Iraultza burgesa) eta 1918ko uda hasierara artekoak dira (Errusiako Gerra Zibilaren hasiera). 1920 urtearen hasieran filma zatikatu eta berrerabili izan zuten garai sobietarrari buruzko beste hainbat filmetarako. Vertov beraren filmak ziren gehienak, askotan berrerabiltzen zuen berak lehenago eginiko lanetako materiala. Horregatik galdu ziren pelikularen kopia guztiak eta denbora luzez pentsatu izan da erabat galdu zela.

Sortu zenetik 100 urte pasatu direnean, Vertoven film hau berriro jaio dela esan daiteke. Vertov zinema dokumentaletako zuzendaria da, zinemaren abangoardian klasikoa eta sekula egin den documental handienaren zuzendaria The Man With the Movie Camera (1929).

You may also like

Adrenalized taldearen ‘Gezurra ari du’ kantuaren bideoklipa
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Adrenalized taldearen Operation Exodus laneko kantua dugu Gezurra ari [...]
Bertso barnetegia iruditan
Posted on 2019-02-18 by KulturSharea
Negusko bertso barnetegian asteburu honetan jasotako irudi batzuk [...]
‘Gogoaren indarra’ kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak
Posted on 2019-02-15 by KulturSharea
Gogoaren indarra kantua sortu du Itziarren Semeak taldeak, Iñigo [...]
‘Azeri eta Herio’, Niña Coyote eta Chico Tornadoren disko berriko aurrerapen kantua
Posted on 2019-02-08 by KulturSharea
Niña Coyote eta Chico Tornadoren Aitzstar diskoko aurrerapen kantua [...]
‘Enarak diote’ Nabil taldearen bideoklip berria ikusgai
Posted on 2019-02-01 by KulturSharea
Lekeitioko Nabil taldeak otsailaren 14an argitaratuko du Eter, euren [...]

Page 49 of 55

Zabaldu: