ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara

Posted on 2020-12-18 by KulturSharea

Taldeak Egingo dugu eztanda abesti berria aurkeztu du. Lehenengo zuzenekoa Andoainen izango dute hil horren 5ean. Azpeitin, Algortan, Bilbon, Gasteiz, Donostian eta Iruñean ere kontzertuak lotu dituzte jada.

En Tol Sarmiento taldearen Egingo dugu eztanda abesti berria garai zail baten osteko itzuleraz, gainditzeko espirituaz eta gauzei buelta emateko dugun gaitasunaz mintzo da. Hitzak aurten gizarteari egokitu zaion errealitate nekeza du oinarri, eta taldea nola sentitu den kontatzen du. Aldi berean, itxaropena zabaldu du nahi du ETS taldeak, eta agertokietara itzultzea lehergarria izango dela gogorarazi nahi izan du. Abesti bakoirra dela dio taldeak “pasarte lasai eta nostalgikoak zati alai eta festazaleekin tartekatzen dira”.

Taldea 2021eko otsailean igoko da oholtzara berriro. Lehenengo zuzenekoa Andoainen izango dute hil horren 5ean. Azpeitin, Algortan, Bilbon, Gasteiz, Donostian eta Iruñean ere kontzertuak lotu dituzte jada.

En Tol Sarmientok pasa den urteko amaieran argitaratu zuen Aukera berriak (Baga Biga) izeneko azken diskoa. Guztira zortzi abestik osatzen dute lan hori. Hainbat erritmo berri landu zituzten kantu horietan: ska, runba eta pop-a, besteak beste. Ametsetan diskoa grabatu ostean, bi urtez aritu ziren lan hori ontzen. “Ez genekien taldearekin zer egin, eta bizipoza berreskuratzeko prozesu bat hastea erabaki geunen”. Hala, ekoizpen etxe batekin lan egiten hastea erabaki zuten horretarako, Pello Reparazekin harremanetan jarri ziren. Handik eta bi astera, Arbizuko musikariak proiektuaren gaineko interesa adierazi zuen eta elkarrekin lanean hasi ziren.

You may also like

Izarok ‘Paris’ izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
Posted on 2019-12-04 by KulturSharea
Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan [...]
Garik eta Josu Zabalak Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa disko batean bildu dute
Posted on 2019-12-03 by KulturSharea
Egun horretako oroigarri izateko asmoz, dator orain kaleratu berri [...]
Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ diskoa
Posted on 2019-12-03 by KulturSharea
Doctor Deseo taldearen hamazazpigarren diskoa dugu gaur, Bilbon, [...]
Eskafandra bildumak Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ saiakera ekarri du euskarara
Posted on 2019-11-29 by KulturSharea
“Emakumea ez da jaiotzen. Egin egiten da”. Esaldi ezagun horrek [...]
Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak biltzen dituen liburua
Posted on 2019-11-29 by KulturSharea
Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak, [...]
Keu Agirretxea: “Gu han egon ginen” abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Posted on 2019-11-15 by KulturSharea
Keu Agirretxea musikariak gaur gauerdian Ura eta bakea izeneko disko [...]

Page 39 of 57

Zabaldu: